PRIBATUTASUN-POLITIKA

1. ERABILTZAILEARI EMANDAKO INFORMAZIOA

Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?

NOTICIAS TALDEA MULTIMEDIA, S.L., webgunearen arduraduna (aurrerantzean, ARDURADUNA) da ERABILTZAILEAREN datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna, eta jakinarazten du datu horiek tratatuko direla (EB) 2016/679 Erregelamenduan (GDPR) eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan (LOPDGDD) xedatutakoa betez.

Zertarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Datuak zein formulario bidez jaso diren, helburu hauetarako tratatuko ditugu, konfidentzialtasunez:

Erabiltzailearen erregistro-formularioan:
  • Erabiltzailearen kontua kudeatzea, webgunera eta eskaintzen diren zerbitzu interaktiboetara sarbide pertsonalizatua emateko.
    (interesdunaren baimenagatik, GDPR 6.1.a)
Newsletter edo buletinaren formularioan:
  • Informazio-buletinak, berriak, eskaintzak eta online promozioak bidaltzea.
    (interesdunaren baimenagatik, GDPR 6.1.a)

Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?

Datuak tratamenduaren helburua bete arte gordeko dira, edo betebehar legalek hala eskatzen duten arte. Helburu horietarako beharrezkoak ez direnean, ezabatuko dira, datuen anonimizazioa edo haien suntsipen osoa bermatuko duten segurtasun-neurriekin.

Nori lagako dizkiogu zure datu pertsonalak?

Ez da aurreikusten datu pertsonalik hirugarrenei lagatzea, baldin eta tratamenduaren helburuak betetzeko beharrezkoa ez bada. Hala bada, komunikazioekin zerikusia duten gure zerbitzu-hornitzaileei baino ez zaizkie emango, eta ARDURADUNAK horiekin sinatuta ditu indarreko araudiak eskatzen dituen konfidentzialtasun- eta tratamendu-enkargu kontratuak.

Zein dira zure eskubideak?

ERABILTZAILEAK honako eskubide hauek ditu:

  • Edozein unetan baimena kentzeko eskubidea.
  • Datuetara sartzeko, zuzentzeko, eramangarritasunerako eta ezabatzeko eskubidea.
  • Tratamendua mugatu edo aurka egiteko eskubidea.
  • Tratamendua araudira egokitzen ez dela uste badu, kontrol-agintaritzan (www.aepd.es) erreklamazioa jartzeko eskubidea.

Eskubideak egikaritzeko harremanetarako datuak:

NOTICIAS TALDEA MULTIMEDIA, S.L., webgunearen arduraduna (aurrerantzean, ARDURADUNA)
Camino de Basurto, 6 – 1º, 48013 Bilbao (Bizkaia)
E-mail: info@ntm.eus

Datuen babeserako ordezkaria (DPO):
Camino de Basurto, 6 – 1º, 48013 Bilbao
E-mail: ticna@ticna.es


2. ERABILTZAILEAK EMANDAKO INFORMAZIOAREN NAHITASUNA ETA DERRIGORTASUNA

ERABILTZAILEEK —dagokien laukitxoak markatuz eta izarradun (*) eremuetan datuak sartuz— berariaz, libreki eta zalantzarik gabe onartzen dute datuak beharrezkoak direla beren eskaerari erantzuteko. Gainerako eremuetan datuak ematea borondatezkoa da.

ERABILTZAILEAK bermatzen du ARDURADUNARI emandako datu pertsonalak egiazkoak direla, eta haien edozein aldaketa jakinaraztearen ardura berea dela.

ARDURADUNAK jakinarazten du webgunearen bidez eskatzen diren datu guztiak nahitaezkoak direla, eta datuak ez emateak ez duela bermatzen zerbitzuak edo informazioa ERABILTZAILEAREN beharretara guztiz egokitzea.


3. SEGURTASUN-NEURRIAK

Datu pertsonalen babesari buruz indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz, ARDURADUNAK bermatzen du GDPR eta LOPDGDDren xedapenak betetzen dituela, bereziki GDPRren 5. artikuluan jasotako printzipioak: datuen tratamendua legezko, leial eta garden moduan egitea, eta datuak egokiak, esanguratsuak eta beharrezkoetara mugatuak izatea.

ARDURADUNAK bermatzen du araudiak ezarritako segurtasun-neurri tekniko eta antolaketa-neurri egokiak ezarri dituela, ERABILTZAILEEN eskubideak eta askatasunak babesteko. Era berean, horiek baliatzeko beharrezko informazioa jakinarazi die.

Pribatutasun-bermei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, ARDURADUNAREKIN harremanetan jar zaitezke:

NOTICIAS TALDEA MULTIMEDIA, S.L., webgunearen arduraduna (aurrerantzean, ARDURADUNA)
Camino de Basurto, 6 – 1º, 48013 Bilbao (Bizkaia)
E-mail: info@ntm.eus

Datuen babeserako ordezkaria:
Camino de Basurto, 6 – 1º, 48013 Bilbao
E-mail: ticna@ticna.es